Edukira joan

Piazza della Minervaren obeliskoa

Koordenatuak: 41°53′53″N 12°28′39″E / 41.898°N 12.4775°E / 41.898; 12.4775
Wikipedia, Entziklopedia askea
Minervaren obeliskoa
Pulcin della Minerva
Jatorria
Sortzailea(k)Gian Lorenzo Bernini
Sorrera-urtea1667
MugimenduaBarrokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)rose granite (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
LekuaPiazza della Minerva (en) Itzuli
BildumaPiazza della Minerva (en) Itzuli
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′53″N 12°28′39″E / 41.898°N 12.4775°E / 41.898; 12.4775
Map

Minervaren obeliskoa, italieraz Pulcin della Minerva (pulcin hitzak txerritxo esan nahi du), herri mailan Elefantearen obeliskoa bezala ezagututa, Gian Lorenzo Berninik diseinatutako eskultura eta monumentua da. Erromako Piazza della Minervan kokatuta dago, Santa Maria sopra Minerva elizaren aurrean. Obeliskoa Egiptotik eramana izan zen.

Polifiloren ametsa; Bernini ziur aski lan honetan oinarritu zen.

Obelisko hau Erroman dauden hamairuko bat da. Beste hiru batera Saisetik (Egipton), Neiten Tenplutik, Erromara Kaligula edo Domiziano enperadorearen garaietan, I. mendean, eramana izan zen. Monolitoa 1655an, indusketa batzuetan aurkitua izan zen; ziur aski gertu zegoen Isisen Tenpluko partea zen, Marteren Zelaian.[1] Alexandro VII.a aita santuak berreskuratzeko agindua eman zuen. Arkitektoa aukeratzeko bi kandidato zeuden baina, azkenean, Bernini izan zen aukeratua.

Obraren helburua Jainkoaren jakinduria sinbolizatzea zen. Horretarako zutabean grabatutako esaldi batez abiatu zen Bernini: "buru indartsua behar da jakinduri irmoa mantentzeko". Hori azaltzeko elefantearen irudia aukeratu zuen, bere gainean zutabearen pisua jasatzeko bezain gogorra. Elefantea kultura askotan jakinduriaren sinboloa da eta, esaterako, 1499an idatzitako Polifiloren ametsa (Hypnerotomachia Poliphili) liburu misteriotsuan horrela dago jasota.

Zizelkatze lana, dirudienez, Berniniren laguntzailea zen Ercole Ferratak egin zuen, beti maisuaren irizpideak jarraituz. Monumentuaren oinarrian latinez hau irakur daiteke:

"Sapientis Aegypti/ insculptas obelisco figuras/ ab elephanto/ belluarum fortissima/ gestari quisquis hic vides/ documentum intellige/ robustae mentis esse/ solidam sapientiam sustinere". Euskaraz: "Elefante batek, animalien arteko boteretsuena, heltzen duen obelisko honetan ikusten dituzun grabatutako Egiptoko jakinduriaren ikurrak, buru indartsua behar dela jakinduri irmoa mantentzeko eraskugarriak dira".

Obelisko honen diseinua XVIII. mendean, Giovanni Battista Vaccarinik Cataniako Piazza del Duomon imitatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Heckscher, W.: "Bernini's Elephant and Obelisk", Art Bulletin, XXIX, 1947, 155. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]